XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zeren bai ederki bait nekien madame Merreten ondarea bere bizitzako gertaera nagusitzat jotzen zuela; eta beretzat aipu, ondra eta kemenaren iturria zen.

Beraz nere amets liluragarriak, nere nobelak baztertu beharrean nintzenez, ezin eutsi niezaiokeen egia, modu ofizialez bederen, nozitzearen plazerrari.

Jauna zuzendu nintzaion atrebenzia al liteke xelebrekeria guzti honetaz argia eskatzea?.

Hitzok entzun ahala betarteak, gizon matrakazaleen ditxa goiena salatu zion izkribauari.

Atorraren lepahegalak jaso zituen asturuki, toxa atera, ireki, tabako hautsa eskeini egin zidan eta nere ezetzaren aurrean, lagin sobera sudurreratu zuen.

Bere aintzako patxadan zegoen! Matrakarik gabeko gizonak deusik ez daki bizitzaren zukuaren zaporeaz.

Matrakak, monotonia eta grinen arteko erdibideko tamaina zertu ohi du beti.

Une honetantxe Sterneren hitz polito haien adierazpen osoa konprenitu nuen eta Tobias zaharrak, Trimen laguntzaz, bere trotaldietako zaldira igotzean azaltzen zuen bozkarioaren ideia bururatu zitzaidan.

Jauna hasi zen monsieur Regnault esaten ni Parisen nintzelarik, Roguin maisuaren lehen izkribaua izan nauzu.

Hura zen bai bulego galanta; horren berri ere iritsiko zitzaizun, ezta?

Bada, ezbeharrean erori eta porrot egin ostean jadetsi zuen omena.

Ondoren, Parisen ihardun nezan lain ondasunik ez izaki, mila zortzirehun eta hamaseigarren urtetan karguek ezarria zuten prezioa zela bide, (...).